2010/05/31

Abereen batzarra

Aberen batzarra, koldo Izagirrek egindako ipuin bat da. Ipun hau Nabar hartz ipuinlariaren web horrian aurkitu dut eta Goearren igo dut. Web horri hau oso oso komenigarria da ipuinak ipuinak irakurtzeko eta entzuteko.

2010/05/28

Txominen abentura

Power Point hau, naia, izaskun, ziortza eta ni egindakoa da. Poaawe Point honetan ipuin baten bidez uraren zikloa lantzen dugu.

2010/05/27

Nire bideo zerrenda

Nola sartu musika Movie Makerren

Hona hemen You tuben igotako bideoa, ziortza eta biok egindako tutoriala da. Tutorial honetan Movie Maker batean nola jarri dezakegun musika azaltzen dugu. Hau oso baliogarria izango da, kasu honetan, nire blogari dagokionez. Movie Maker erabiliz, ipuin bat egiten baldin badugu musika jarri ahal izateko. Umeei asko gustatuko zaie eta ipuina beste berezitasun bat izango du.

2010/05/26

Ipuinak bertsoka

Hona hemen goear web gunean aurkituriko abesti bat. Entzun dezakegunez umeek ipuin bat kontatzen digute bertsoka. Behin eta berriro ari naiz esaten, ipuinak kontatzeko era ezberdinak daudela irakurketa sustatzeko, hau ere metodo ezberdin bat da ipuinak kanten bidez. Ziur asko gustatzen zaiela umeei. Hau ere, ipuinak bertsotan, klasean landu daiteke ariketa modura, umeek idazmena landuko dute eta ondo pasako dute.

2010/05/24

Irakurketa sustatzeko jarduerak

Pagina nueva 1
JARDUERAK ZERTARAKO?
Kontakizun eta olerki lehiaketa Idazmena eta irakurketa lantzeko.
Ikasleek beraien aldizkaria egitea Irakurketa eta idazmen motibazioa sustatzeko.
Liburuaren eguna ospatu Irakurmenean barneratzeko eta gozatzeko.
Egunkariarekin lan egin Irakurmenari egunerokotasuna emateko.
Antzezlanak egin Ipuinen mundu magikoa bizitzeko.
Egileak esagutzen Informazioa bilatzen eta aukeratzen ikasteko.

2010/05/21

Ipuinen digitalizazioa



Zertarako balio dute ipuin digitalak hezkuntzan? Ipuin digitalak eskoletara iritsi dira hezkuntza hobetzeko asmoz.Tekonologia berriak lagungarria izan daiteke literaturaren garapenerako.Hala ere , ipuinak klasean, modu erakargarrian eta motibazio handiko tresna dela esan dezakegu.Aldi berean , irakaslearen lana errasten du. Beste alde batetik , umeak irakurtzeko momentuan , honelako teknologiarekin interes gehiago izango dute.Horrelako ipuinak hezkuntzan sartzeak , hobekuntzarako garapena dela uste dugu , hala ere , proiektu dinamikoa izan arren , kontzeptuak lantzeko era egokia da.

2010/05/13

Ipuin baten kontaketa

Ipuinak ez dira soilik irakurketa bultzatzeko erabili behar, umeen irudimena lantzeko ere erabili ditzakegu. Horregatik askotan, nagusiek  umeei ipuinak kontatu behar dizkiogu beraien irudimena sustatzeko beste hainbat gauzen artean. Horregatik aukeratu dut ipuin kontaketa bat aurkeztea bideo honen bitartez.


<object width="480" height="385">

2010/05/06

Ipuinak on-line

Ipuinak on line irakurtzeko ataria sortu du Disneyk 3 eta 12 urte arteko haurrentzat. Disney Digital Books ekimenak 500 liburutik gora ditu: besteak beste, Mickey Mouse eta Donald Ahatea pertsonaia klasikoak edo eta Toy Story eta Cars filmetako pertsonaiak protagonista dituzten ipuinak topatuko ditugu web horretan.
Ipuinak hautatu ahal izateko bi bide ditugu: haurraren irakurketa maila kontuan hartuta egin daitezke bilaketak, batetik, eta pertsonaiaren arabera, bestetik. Etxeko txikienentzat berriz, Look and listen (begiratu eta entzun) izeneko atala dago. Bertan, haurrek ipuinak entzun ditzakete eta, irakurri ahala, hitzak argitzen doaz, karaokean bezala.
Irakurtzen dakitenek, ostera, hainbat zailtasun maila izango dute ipuinak hautatzeko garaian. Hitz bat ulertzen ez badute, hitz hori klikatzea besterik ez dute zer esan nahi duen jakiteko eta nola ahozkatzen den entzun ahal izateko.
Ipuin guztiak ingelesez daude oraindik. Dena dela, 2011. urtetik aurrera beste hizkuntza askotara zabaltzea dute helburu.



2010/04/21

Apiralaren 23an Laudioko ipuin lehiaketarako ipuina aurkezteko epea bukatzen da

2010/03/24

TEKNOLOGIA DIGITALAK

Hona hemen ziortza eta biok egindako mapa kontzeptuala Cmaptools programa erabiliz:







TEKNOLOGIA BERRIAK ETA IPUINAK

Azkenengo urte hauetan, aurrerapen teknologiko nabarmenak ikusi ditugu gure egunetan zehar. Teknologia berriak izan dituzten aurrerakuntzak ipuinetan ere eragina izan du. Ipuinen eboluzioa historian zehar nahiko motela izan da. Hasiera batean ipuinak ahoz aho transmititu egin dira eta belaunaldiz belaunaldi kontatu izan dira. Denborarekin eta idazkerarekin batera ipuinak era isatzian ikusi ziren eta denbora aurrera joan ala ipuinekin batera ilustrazioak aurkitu genituen. Gaur egun, teknologia berriak direla eta ipuin digitalak eta interaktiboak ezagutu ditugu.

2010/02/24


Egun on!!!!!

Ni, Ana Fernandez naiz Lehen Hezkuntzako ikaslea. Blog honetan ipuinei buruzko aurkezpenak, gogoetak
, informazioari buruz... hitz egingo dut. Beti ere, ipuin eta teknologi berrien arteko harremana kontuan hartuz.

Beste bat arte!!!