2010/05/06

Ipuinak on-line

Ipuinak on line irakurtzeko ataria sortu du Disneyk 3 eta 12 urte arteko haurrentzat. Disney Digital Books ekimenak 500 liburutik gora ditu: besteak beste, Mickey Mouse eta Donald Ahatea pertsonaia klasikoak edo eta Toy Story eta Cars filmetako pertsonaiak protagonista dituzten ipuinak topatuko ditugu web horretan.
Ipuinak hautatu ahal izateko bi bide ditugu: haurraren irakurketa maila kontuan hartuta egin daitezke bilaketak, batetik, eta pertsonaiaren arabera, bestetik. Etxeko txikienentzat berriz, Look and listen (begiratu eta entzun) izeneko atala dago. Bertan, haurrek ipuinak entzun ditzakete eta, irakurri ahala, hitzak argitzen doaz, karaokean bezala.
Irakurtzen dakitenek, ostera, hainbat zailtasun maila izango dute ipuinak hautatzeko garaian. Hitz bat ulertzen ez badute, hitz hori klikatzea besterik ez dute zer esan nahi duen jakiteko eta nola ahozkatzen den entzun ahal izateko.
Ipuin guztiak ingelesez daude oraindik. Dena dela, 2011. urtetik aurrera beste hizkuntza askotara zabaltzea dute helburu.



No hay comentarios:

Publicar un comentario